Urdazubiko klaustroa zabalik

Koro eta Margari 2011ko api. 26a, 16:25

2011ren akabaila arte egonen dira zabalik Urdazubiko klaustroa eta monasterioa. Jaiegunetan egunero egonen da irekita, 11:00etatik 19:00etara eta gainerako egunetan as­teaz­kenetik ortziralera 14:00etatik 19:00etara eta asteburuetan 11:00­etatik 19:00etara.

Euskal Herriko pinturaren 50 urte erakusketa ere ikusgai izanen da aurten ere. Dagoeneko 300 artelan baino gehiago pasatu dira Urdazubitik.

Monasterioko ateak berriz irekitzearekin batera, herriaren eskain­tza turistikoa aurkeztu dute: errota, bisita gidatuak herrian barna, leizeak eta erakusketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!