Alemaniko iragarki baten grabaketa egin da herrian

Koro eta Margari 2011ko apirilaren 12a

Iragarkiaren grabaketan parte hartu zuten herritarrak Koro eta Margari

Martxoaren 26an grabaketa berezi batean parte hartzeko aukera izan ginuen. Xarma ederrako momentua izan zen: leizean gauez, ilunpean, antortzekin argituz, Hegoak kantua kantatzen... Aktore nagusiak alemanieraz mintzatu ziren, eta guk ez ginuen deus ere konprenitu, baina irudi izigarri ederrak grabatu zituz­ten, dudarik gabe. Alemanieraz idatzitako Unberuhrbar liburuaren publizitatea egiteko zen grabaketa. Liburu hori Tom Knox idazlearena da, eta gaia agoteak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun