2011-2012 ikasturterako Zugarramurgiko eskolako jantokian haur gehiago espero direla eta, Guraso Elkarteak bertze toki batean emanen du bazkaltzera.
Hurrengo ikasturtean eskola gainean dagoen etxebizitzan izanen dute haurrek jantokia. Udalak etxebizitza horren zati bat erabiltzeko baimena eman du, eta auzolanean ariko dira gurasoak, heldu den ikasturterako toki hori txukun-txukun gelditzeko.