Urdazubiko Udalak ez du zerga berezirik kobratuko Dantxarineako lanengatik

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 6a

2009ko azaroaren 27an inauguratu zituzten Dantxarineako zeharbideko lanak. Artxiboko argazkia

Bortz benta eta gasolindegiko jabeei 258.089 euro ordainarazi nahi zien

Dantxarineako zeharbideko lanak ordaintzen laguntzeko bortz benta eta gasolindegiri zerga berezien bidez kobratu nahi zizkien 258.089 euroak ezin izanen ditu kobratu Urdazubiko Udalak eta bere gain hartu beharko du gastua. Benta eta gasolindegi horietako jabeen alegazioak onartu zituen Urdazubiko Udalak urtarrilaren 28ko udal batzarrean. Batzarrean aztertu zen txosten juridikoak dioenez, “ezin da zerga berezirik kobratu dagoeneko eginak dauden obren gain”.

Dantxarineako zeharbideko lanak ordaintzen laguntzeko bortz benta eta gasolindegiri zerga berezien bidez kobratu nahi zizkien 258.089 euroak ezin izanen ditu kobratu Urdazubiko Udalak eta bere gain hartu beharko du gastua.

Benta eta gasolindegi horietako jabeen alegazioak onartu zituen Urdazubiko Udalak urtarrilaren 28ko udal batzarrean. Batzarrean aztertu zen txosten juridikoak dioenez, “ezin da zerga berezirik kobratu dagoeneko eginak dauden obren gain”.

Dantxarineako saihesbideko obren inguruko eztabaidaren azken atala da hau, oraingoz. Saihesbidea 2009 urte hondarrean ireki bazen ere, geroztik Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak proiektuaren adjudikazioa bertan behera utzi zuen, bi benten jabeek jarritako demandari erantzunez.

Dantxarineako zeharbidearen proiektua 3,3 milioi euro gosta zen eta Nafarroako Gobernuak 2,5 milioi euro ordaindu zituen. Urdazubiko Udalari ordaintzea zegokionaren %90a, 714.232 euro, bentek ordaindu behar zuten eta gehienek halaxe egin zuten. Ordaindu ez zuten bortz establezimenduei zerga bereziak jarri zitzaizkien joan den urteko abenduan, alkatearen taldeko alde botuekin eta oposizioaren abstentzioarekin hartutako erabakian.

 

Bi alegazio

Erabaki horri bi alegazio aurkeztu zitzaizkion. Horietako batek, Udalak zerga bereziak ezartzeko beharrezkoak diren lege-baldintzak ez zituela bete dio. “Zergatik nahi dute komertziante gutti batzuei obra ilegal batzuengatik udalak duen zorra ordainarazi?” galdetzen dute alegazioaren egileek. Modu berean, zerharbideak komertziante batzuei mesede egin diela onartzen dute, sarbide hobeak dituztelakoz, “baina bertze batzuei kalte egin die, lehendik zituzten sarbiderik gabe utzi dielako eta bere egoera komertziala ahuldu dutelako”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun