“No es un día cualquiera” irratsaioa zuzenean eginen da Urdazubitik

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 6a

"No es un día cualquiera" irratsaioko emanaldia ARTXIBOKO IRUDIA

RNE irrati kateko asteburuko programa apirilaren 9 eta 10an izanen da Urdazubiko Salbatore plazan

Apirilaren 9 eta 10ean, larunbata eta igandea “No es un día cualquiera” irratsaioa zuzenean eginen dute Urdazubiko plazatik. Goizeko 8:00tan hasiko da zuzeneko emisioa eguerdiko ordu batak arte.

Apirilaren 9 eta 10ean, larunbata eta igandea “No es un día cualquiera” irratsaioa zuzenean eginen dute Urdazubiko plazatik. Goizeko 8:00tan hasiko da zuzeneko emisioa eguerdiko ordu batak arte.

“No es un día cualquiera” Radio Nacional de España (RNE) irrati kateko asteburuetako magazina da. Pepa Fernandezek aurkezten du eta bere ohiko kolaboratzaileak ere Urdazubin izanen dira.

Apirilaren 9an larunbatean gonbidatu berezi gisa egonen dira Juan Ramon Corpas kultura kontseilaria eta Dantxarineako Merkataritza Elkarteko lehendakaria. Horrez gain Serafin Zubiri abeslariak bere liburua aurkeztuko du eta Montxo Armendariz zinemagileak bere azken filmari buruz hitz eginen du.

Igandeko programan Urdazubiko alkateari eginen diote elkarrizketa goizeko bederatzietan. 11:45-12:30ak bitartean Golden Apple Cuartet taldearen zuzeneko emanaldia izanen da.

Salbatore plazan karpa bat jarriko dute eta 300 pertsonentzat aulkiak jarriko dituzte. Bertaratzen direnek irratsaioan parte hartzeko aukera izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun