«Libiako liskarrez ohartu gabe ibili gara eta esperientzia polita izan da»

Gurutze PIKABEA 2011ko martxoaren 30a

Julen Huarte urdazubiarra Libiako basamortuan. J. Huarte

Motorrarekiko duen zaletasuna attarengandik datorkio Julen Huarteri (Urdazubi, 1981). Eta afizio horrek Libiako basamortura eraman du berriki bertze 19 lagunekin batera. Libian gatazkak bete-betean dauden honetan, Murzuq desertua zeharkatu dute motorrean, baina Libiako liskarren inolako berririk izan gabe. Egoeraz jabetu orduko hartu zuten etxerako bidea, baina «esperientzia positiboa» izan dela kontatu digu, nahiz eta bitarte horretan, hemen sortu den korapiloak «pena» ematen dion.

 

LEHENBIZIKO PROTESTAK

«Mikrobusean kanpinera gindoazela, Gaddafiren aldeko gazte batzuk aurkitu genituen oihuka. Lehenbizian ez ziguten utzi pasatzen eta sustoa hartu genuen. Baina gero utzi ziguten».

BELDURRA

«Beldurrik haundiena etxetik egoera larria zela erran zigutenean eta biharamunean ezin komunikatuz genbiltzala ikusitakoan sentitu nuen»

 

Ttikita­tik du afizio motorra Julen Huartek, eta bortz ur­­te baino ez zituela, attak­ motorra oparitu zion. Halere, 16 urterekin heldu zion gogoz motorrari. 18-19 urtere­kin txapelketetan parte hartzen hasi zen, eta dagoeneko hainbat sari baditu irabaziak: Nafarroako txapelketa, Espainiakoa cross coun­try modalitatean... Baina berriki egin duen es­pedizioa izan da urdazubiarra hedabideetan gehiago ager­­tzearen arrazoia. Izan ere, Libiako liskarren berririk izan gabe, Huartek eta bertze 19 lagunek Libiako Murzuq ba­samortua zeharkatu dute motor­rean.

«Arras polita eta duna­ haundiak dituelako» aukeratu zuten Huartek eta lagunek Murzuq motorrean ibil­tzeko. Bozpasei hilabete lehena­gotik ekin zioten prestaketei: «han sar­tzeko baimenak eta hainbat gauza behar dira. Desertua ongi ezagu­tzen duen bat bagenuen, baina erraza da galtzea. Pasabide zail batzuk ere badaude eta ikasten denbora nahiko pasatu genuen», adierazi digu. 20 lagun izan dira es­pe­dizio honetan parte hartu dute­nak, 13 motorrare­kin, eta gainerakoak hiru kamioitan janaria, edaria, gasolina... garraia­tzeko.

Kamioigidariak otsailaren 10ean abiatu ziren Libiara eta motorzaleek hilaren 19­an hartu zuten Bartzelonan Libiako hiriburua den Tripolirako hegaldia. Ordurako hasiak ziren mugimenduak Libian, bai­na Huartek kontatu digunez, «kamioigidariak lehenagotik joan­ ziren, eta Tunez eta Libia guru­tzatzean dena lasai ikusi zuten. Ho­rre­ga­tik era­baki genuen joatea».

Hegazkina hartu zuten egunean ailegatu ziren Sa­bhara, eta handik 100 kilometrotara dagoen kanpin batean pasatu­ zuten gaua. Kanpinerako bi­dean somatu zituzten lehendabiziko protestak: «mikrobusean gindoazela, Gaddafiren aldeko gaz­­­te batzuk aurkitu geni­tuen oihuka. Lehenbizian ez ziguten utzi pasatzen eta sustoa hartu genuen. Baina gero utzi ziguten».

Biharamunean abiatu ziren Murzuq-era. Sakele­koak ez zebiltzala ere kon­tu­ra­tu ziren [Gaddafik komunikazioa moztu zuen], baina gainerakoan deus berezirik ez. Igandetik or­tze­gunera, otsai­laren 20­tik 24ra, bortz etapa egin zituzten: «arras gustura ibili ginen». Baina or­tze­gun arratsaldean, sa­ke­le­kora etxekoen mezuak ailegatzen hasi ziren­ «Libia gerra zibil baten atarian zegoela eta atera­ behar genuela erranez», azaldu digu. Orduan sentitu zuen «beldu­rrik­ haundiena, «etxe­tik egoera larria zela erran eta bihara­munean ezin ko­­­mu­ni­ka­tuz genbiltzala ikusita».

300 kilometrotara zuten lehenbiziko herrira hurbildu eta hango­ sakelekoak erosi zituzten etxe­koekin eta Espai­niako Enbaxadarekin ha­rre­ma­ne­tan jartzeko. Hor­­tik aitzinera, Aljeliarantz abiatu ziren. Kosta­ta, baina lortu zuten Libia eta Aljelia arteko muga zeharka­tzea: «gero jakin dugu muga ho­rre­tatik azken 20 urteo­tan ez dela turistarik atera», dio gazteak. Behin Al­jele­ra ailegatuta Euskal Herri­rako hegazkina hartu zuten mo­tor­gida­riek, eta ka­mioi­gidariak ere etxe­ra abiatu ziren.

Iragarri bezala, mar­txoa­ren 1ean itzuli ziren etxera, baina ez hasierako asmoa beteta: «hel­burua bi basamortutan ibiltzea zen, eta baka­rra egin genuen». Halere, «es­­perientzia positiboa» izan dela aitortu digu: «liskarren berririk izan gabe ibili gara, inkontziente, eta hobe». Basamortuan motorrean ibili den lehendabiziko aldia­ izan da beretzat, baina errepika­tze­ko prest ikusi­ dugu. Ho­ri bai, «gauzak lasai dau­denean». Orain, enduro modalitatean par­te­ hartuko duen Espainia­ko­ txapelketa du jomuga.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun