Ortziral honetan eginen den bilerarako deialdia egin du Akelarre Elkarteak

Margari eta Koro

Zuzendaritza berritzeaz eta Sorginaren Egunaz mintzatuko dira

Bilkura garrantzitsu baterako deia egin du Zugarramurdiko Akela­rre Elkarteak. Deialdia ortziral honetarako, apirilak 1, egin dute eta bereziki bi izanen dira landuko dituzten gaiak: alde batetik, zuzendaritza taldeko bi postu berritu behar dira. Ber­tze aldetik, berriz, aurtengo Sorginaren Eguna egiteko bi proposamenen artean bat aukeratu beharko da.

Bilkura Akelarrenean izanen da, ortziral honetan, 20:00etan. Ahal bezainbat herritar gateko eskatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun