Urtarriletik hunat itxita egon da Urdazubiko monasterioa, hainbat lan egiteko. Klaustroko zola berritu da, harri-losak behar den bezala emanez; argiteria ere moldatu da; eta harrerako bulego bat ere jarri da. Moldaketa hauen ondotik otsailaren 20an ireki zuten berriz, eta bisitariek hauxe dute ikusgai: eliz-gauzen Museoa bigarren solairuan; eta klaustroan, berriz, hainbat artisauren margoak eta eskulturak (Piers, Irkus, Zumeta...). 14:00etatik 19:00tara egoten da zabalik, eta asteondar eta besta egunetan 11:00etatik aitzinera. Astelehen eta asteartetan itxita dago