Besta Komiteen Gaua antolatu dute otsailaren 25ean Dantxarineako Lan Nuba Diskotekan

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 23a

Damba taldea, ortziral gauean La Nuban izanen direnetako bat. Utzitako argazkia

Besta eta kontzertu antolatzaileak eta taldeak harremanean jartzea du helburu ekitaldiak

Besta Komiteen Gau izenburupean kontzertua antolatu dute otsailaren 25ean, ortziral arratseko 22:30ean Dantxarineako La Nuba diskotekan, Key Event eta Kameluak Damba elkarteak antolatutik, La Nubaren laguntzarekin.

Besta Komiteen Gau izenburupean kontzertua antolatu dute otsailaren 25ean, ortziral arratseko 22:30ean Dantxarineako La Nuba diskotekan, Key Event eta Kameluak Damba elkarteak antolatutik, La Nubaren laguntzarekin.

Damba (rock, blues, electro, Rumba, Reggae…), Rocky Lla Meuble (Rock’nRoll), David Cairol (Soul, Folk, Reggae…) eta Piarres (Tekno-disko-punk) taldeak ariko dira.

Nolabait, besta eta kontzertu programatzaileak eta musika taldeak elkarrekin harremanean jartzea da ekitaldiaren helburua. Honela, programatzaileak, prentsa, kultur teknikariak, besta batzordeak gomitatuak daude 20:30ean eskainiko den lunch batera eta 22:30ean hasiko den kontzertura. Key Event antolatzaileak aukera eman nahi die ere musika taldeei, bere informazioa helarazteko Euskal Herriko eta Landesetako Besta batzorde guztiei, baita festibaleko programatzaileei, kultur teknikariei…

Horretarako, informazioa edo propaganda otsailaren 25a baino lehen bidali behar da helbide honetara:

Kameluak Damba – Harri Xuri – 64310 SARA

Edo bertzela, zuzenean besta antolatu den tokira hurbilduz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun