Gure bazterrak Iruñeko turismo azokan

Margari eta Koro 2011ko ots. 16a, 14:28

Otsailaren 17tik 21­era Iruñeko Baluarten Navartur turismo feria bisitatzeko aukera izanen da. Bertze hainbat gauzaren artean, gure inguruko bazterrak ere ikusgai egonen dira.

Horretaz gain, herri ttikietako turismoari buruzko kongresu bat ere eginen da, eta hainbat hitzalditan esperientziak azalduko dire. Adibidez, ortziral honetan, otsailak 18, Lur azpiko turismoa izenburuarekin Zugarramurdiko eta Sarako leizeetako arduradunak ariko dira azalpenak ematen; eta landa-turismo gaiarekin, berriz, Anizko Jauregiako ardu­raduna mintzatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun