Xaretako pasaportea

Margari eta Koro 2011ko otsailaren 16a

Utzitako argazkia

Xareta osatzen duten gure lau herriek turismorako pasaporte bat jarri dute martxan. Agiri hau aurkeztuz gero, hainbat tokitan deskontuak egiten dituzte. Saran leizeetan, Larungo trenean eta eliz-dorrean; Urdazubin leizeetan, errotan eta klaustroan; Ainhoan Ondarearen etxean eta Zugarramurdin: leizeetan eta Sorginen Museoan. Aipatutako toki horietako batean eskuratzen ahal da pasaportea, eta urte osorako balio du, Aste Saindua eta uda salbu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun