Igandearekin eginen den gosariarekin hasiko dira hiru eguneko inauteriak

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 16a

Umorea ez da falta izaten gazteen artean inauterietan. Seguru aurten ere ez dela faltako. Ione eta Aitorrek utzitakoak

Lehenagotik, ortziralean, haurrek kalejira eginen dute Zugarramurdin

Inauterietako egun ofizialekin bat eginez, martxoko lehendabiziko asteburuan ospatuko dira inauteriak Urdazubin.

Halere, eskolako neska-mutikoak izanen dira inauteriak ospatzen lehendabizikoak. Martxoa­ren 4an, ortziralarekin, eginen dute. Bazkalondoan mozorroak jantzi eta kalejiran ibiliko dira. Zugarramurdikoekin batera ibiltzen direnez, urte batean han eta hurren­goan hemen egiten dute kalejira. Aurten Zuga­rramurdin eginen dute.

 

Gazteak igandetik ai­tzinera

Gazteek igandean, martxoak 6, hasiko dituz­te inauteriak. Goizean soziedadean gosaldutakoan, mozorrotu eta Dan­txa­rinearako bidea hartu­ko dute. Bentaz bentaz pasako dute eguna triki­tilari eta panderojoleekin. Gauean, herritar guziendako pin­txoak izanen dira eta Modesto akordeoilariarekin dan­tzaldia ere izanen da.

Astelehenean eta asteartean, martxoak 7 eta 8, 10:00etan bilduko dira. Neskak baserritarrez jauntzita, eta mutilak gal­tza zuriekin, zinta gorri eta berde eta kaskabele­kin. Bi egunetan etxez etxe­ ibiliko dira eta gauez pin­txoak izanen dira he­rritar guziendako. Bi egunotan ere, Mo­des­to­re­kin dantzaldia izanen da.

Gon­­­bidapen berezia egin diete gazteek he­rri­tarrei gauetan emanen di­ren pintxoak denendako izanen direla adieraziz. Horrez gain, igande gauean denak mozorrotuta agertzera ere anima­tu dituzte.

 

HERRITARREI DEIA

Igandean, martxoak 6, gauean herrira ager­tuko diren guztiei mozorrotuta etortzeko gonbidapena egin diete gazteek. Horrez gain, gauetan eskainiko diren pintxoak de­nendako izanen direla ere nabarmendu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun