Atxuria Mendi Taldeak aurtengo lehenbiziko ibilaldia egin du, beti bezala, San Antonera. Eta horrekin batera, abendukoa da urtero errepikatzen den ateraldia: Aiako Harrietara izanen da aurten ere.
Gainetakoak hauek izanen dira: otsailean Azkainerat joanen dira; martxoan Lesakarat; apirilean Elizondorat; maiatzean Aritzakunerat; ekainean Berarat; irailean Hendaiarat; urrian Ezkaba mendirat; eta azaroan Kanborat. Uztailean eta abuztuan ez da ibilaldirik eginen.