Azaroaren 29az geroztik, bi eskultura ikusgarri daude Monasterioan. Bakoitzaren lanari eta erranahiari garrantzirik kendu gabe, neurria eta pisua dira, bertzeak bertze, ikusgarri egiten dituena, 3.000 eta 450 kilo baitituzte.
Iñaki Ruiz de Eguino eskultorearen lanak dira eta Levantate edo Altxa zaitez izenekoa da haundiena, altzairuz egina eta kanpoan dagoena, hain zuzen. Bertzea, berriz, El nacimiento de cubo edo Kuboaren jaiotza izenekoa, 450 kilokoa, Klaustroan paratu dute.
Urte bukaerara arte ikusgai dagoen Euskal Herriko pintura, 50 urte erakusketaren barne daude bi eskulturak eta saldu arte Urdazubin segituko dute.
Olentzeroren bisita
Urtero bezala, aurten ere menditik plazara hurbilduko da Olentzero, orga eta guzti. 18:30 alderako etorriko da eta orduan banatuko ditu opariak, edo akaso, ikatza ere bai.