Euskal Herriko eta mexikar doinuekin kantuan eta dantzan

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 16a

Juan Mari Ondikol

350 lagun bildu ziren azaroaren 27an, Dantxarinea ko Lugarana jatetxean zazpigarren aldiz egin zen Euskal Kantu Zaharren Egunean. Aurtengoan, berrikun­tza nagusia, euskal kantuekin batera mexikarrak ere aditu zirela izan zen. Hala, Jalisko Band taldeak Mexikoko korridoak eta rantxerak jo zituenean, jendea kanta­ri ez ezik, dantzan ere ibili zen. Gainera, Jalisko Bandekoek ezusteko kantaria ere izan zuten oholtzan, Angel Mari Peñagarikanok mikrofonoa eskuetan ederki kantatu baitzuen. Giro goxoagoan eta bilduagoan, kantu hunkigarriak atera ziren Aresoko Jaione Olazabal eta Jon Gurrutxagaren ahotsetatik, baita Mixel Aire Xalbador II.a Urepelgo artzainaren semearen, Baigorriko Askarrain eta Uharte-Garaziko Ihidoiren ahotsetatik ere. Angel Mariezkurrena antolatzailea gustura gelditu zen egunak emandakoarekin eta urtero 35.000 euro inguruko aurrekontuari aurre egin behar izaten badio ere, heldu den urterako gogotsu agertu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun