10.000 lagun baino gehiago pasatu dira aurten Urdazubiko monastegiko margo erakusketatik

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 14a

Iñaki Ruiz de Eguino eskultorea eta Marc Etcheverry sustatzailea, artistaren lanetako bat paratu zutenean. Alicia del Castillo

Iñaki Ruiz de Eguino eskultorearen bi lan ere paratu dira berriki

“Euskal Herriko pintura, 50 urte” erakusketa zabalik dago urte osoan Urdazubiko monastegiko klaustroan. 300 artelan baino gehiago daude ikusgai eta bertatik hamar mila lagun baino gehiago pasatu dira 2010 urtean, Otxondo Evenements taldeko Marc Etcheverry arduradun eta sustatzaileak abenduaren 14an egindako balantzean aipatu duenez.

Margo erakusketan gaur egungo hamar margolarien lanak ageri dira: Jose Luis Zumeta, Christine Etchevers, Gonzalo Etxebarria, Patxi Aranoa, Pier, Jose Maria Apezetxea, Roger Bravard, Aitor Mendizabal, Irkus Robles eta Michel Hacala. Eskultoreei dagokienez, klaustroan Aitor Mendizabal, Tista, Tomas Fischer, François Marty eta Eduardo Iturralderen lanak paratuak daude.

Azaroaren 30etik aitzinera, gainera, Iñaki Ruiz de Eguino eskultorearen bi lan ere paratu dira, “saltzen diren arte”, Ruiz de Eguinok berak monastegian azaldu zuenez. Zehazki, “Levántate”, 3.000 kilo dituen altzairuzko eskultura paratua dute monastegiaren kanpoko aldean eta “El nacimiento del cubo”, 450 kilokoa eta hau ere altzairuan egina, klaustroko patioan ezarri zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun