Zazpigarren Kantu Zaharren Eguna ospatuko da azaroaren 27an Dantxarinean

TTIPI TTAPA 2010ko aza. 26a, 11:03

Giro goxoan kantuak aditzeko aukera izanen da aurten ere Lugaranan. Juan Mari Ondikol

Peio Bentako Lugarana jatetxean 300 lagun bilduko dira bazkarian

Nafarroa Garaia, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Bizkaia, Gipuzkoa... Toki aunitzetako jendea bilduko da larunbat honetan Urdazubin. Euskal kantak abestea maite dutenek urteko hitzordua Dantxarineako Peio Bentan egin baitute aurten ere, Lugarana jatetxean. Larunbat honetan, azaroak 27, eginen da aurten zazpigarren urtez segidan, Kantu Zaharren Eguna, sortzez erantsundarra baina Sunbillan bizi den Angel Mariezkurrena eratsundarraren ekimenez.

Egitaraua

Egun osoko egitaraua antolatu du: 14:00etan bazkaria eginen da, eta bazkalondoan kantuan ariko dira. 20:00etan, berriz, berendu-afaria eginen da eta ondotik kantuan segituko dute 22:30 aldera bitarte.

Urtetik urtera izaten dira sorpresak jaialdi honetan, eta aurten ere hala izanen dela azaldu digu eratsundarrak. Ipar zein Hego Euskal Herriko kantariak hurbiltzekoak dira, baina ezustekoa zein izanen den ez du argitu: «sorpresak izanen dira baina egun berean jakinen da zer diren».

300 txartel salduak

Dagoeneko agortuak dira bazkarirako txartelak. Mariezkurrenak 300 txartel paratu zituen salgai 50 eurotan, baina bizpahiru egunetan denak saldu zirela adierazi dio TTIPI-TTAPAri. Horren harira, «alde batetik, oso kontent» dagoela aipatu digu, baina bertzetik, «pena» ere ematen omen dio, jendea aukerarik gabe gelditu delakoz.

Joan den urtean bezala, euskal abestiekin osatutako 2.500 liburuxka prestatu ditu eta guztiak banatzeko asmoa du. Iazkoak 145 kantu bazituen, aurtengoak 160 inguru edukiko ditu: «horietatik 40 bat berriak dira, tartean 12 bat mexikar daude», dio Mariezkurrenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun