Goma gaineko txapelketako azken saioa jokatuko da larunbatean

Margari eta Koro 2010eko azaroaren 24a

Azketa frontoiak Nafarroako talde onenak hartuko ditu

Zugarramurdi herri bestalaria da, baina hala ere, tarteka kirol kontu batzuk ere ikusteko aukera izaten dugu. Orain­go huntan, larunbat honetan, azaroak 27, izanen da horretarako modua, 17:00etatik ai­tzinera: Nafarroako Sokatira Txapelketako azken jardunaldia jokatuko da Azketa pilotalekuan.

Neskak 375 kiloko kategorian ari dira eta hiru herri hauek lehiatuko dira: Amaiur, Be­rriozar eta Basaburua-Imotz. Gizonezkoak, bertzalde, 590 kiloko mailan dabiltza, eta bertze hauek ariko dira: Amaiur, ­Berriozar, Txantrea eta Basaburua-Imotz.

Gure herrian jokatuko den saioa, 590 kiloko kategorian gizonezkoentzat bigarrena eta azkena izanen da, eta emakumezkoen­tzat, 375eko kategorian hirugarrena eta azkena.

Maila hauetan, bai emakumezkoetan eta bai gizonezkoetan ere, momentuz sailkapenean ai­tzinetik doazenak Amaiur­ko taldeak dira. Mutiletan 630 kiloko txapelketa irabazi duena ere Amaiur izan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun