Gure herrietako eskola ttikien kontuak aipatzen ditugularik, maiz arazo kontuak izaten dira: haur gutti, irakasleen dantza, eta halakoak. Baina oraingo huntan juxtu kontrakoa gertatu da, arras berri ona baita: Nafarroako Gorbernuko Hezkuntza Departamentuak Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango Eskola Ttikiak saritu ditu. Azken 20 urteetan eskola hauen arteko koordinazioaren ibilbidea saritu dute, eta egindako hainbat proiektu ere bai. Beraz, zorionak lan egin duten eta egiten ari diren guztiei, eta segi bide horretatik, gure etorkizunaren alde (haur eta gaztetxoak).