Arras modu interesgarri eta hunkigarrian finitu ziren 400. urteurreneko ekitaldiak. Interesgarria: herritarrei egiaz gertatutakoak jakin genituelako; eta hunkigarria: argia, musika eta dantzarekin behar zuten oroimena eta ohorea eskaini genielakoz. Egitarauaren barne, Gustav Heningsen ikertzaile haundiari omenaldia ere egin zitzaion larunbat goizean.