Omenaldi hunkigarria eskaini zien Zugarramurdik duela 400 urte sorgintzat jo zituztenei

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 8a

Jesus Agerre Zugarramurdiko alkateak, zapela eman zion Gustav Henningsen ikerlariari bere omenaldian. Pello San Millan

Zugarramurdiko eta inguruko herrietako 31 lagunentzat kandelak piztu eta Gustav Henningsen ikerlaria ere ohoratu zuten

Azaroaren 6an, larunbat arratsaldean ekitaldi hunkigarria egin zuten Zugarramurdiko lezean, Logroñon duela 400 urte egindako Fede-Autoan sorgintzat akusatu zituzten 31 herritarrak gogoratzeko. Hain zuen azaroaren 7an bete dira 400 urte epaiketa hartaz eta 31 akusatuetatik 11 sutan erre zituzten, bakarren batzuk ordurako espetxean hilak bazeuden ere. Lezeen erdian, kandela eta lore-xorta zuen mahaia paratu zuten eta pixkanaka arbaso haien ondorengoak edo gaur egun beraien etxeetan bizi direnak mahaira hurbiltzen joan ziren beraien kandelarekin, txalaparta jotzen zuten bitartean. Berako Abesbatzak “Akelarre Gorbeian”, “Hegoak ebaki banizkio” eta “Haize Hegoa” kantatu zuen eta dantzariek aurreskua dantzatu zuten eta ekitaldia akitzeko, “Agur Jaunak” kantatu zuten abesbatzak eta bertan bildutakoek.

Azaroaren 6an, larunbat arratsaldean ekitaldi hunkigarria egin zuten Zugarramurdiko lezean, Logroñon duela 400 urte egindako Fede-Autoan sorgintzat akusatu zituzten 31 herritarrak gogoratzeko. Hain zuen azaroaren 7an bete dira 400 urte epaiketa hartaz eta 31 akusatuetatik 11 sutan erre zituzten, bakarren batzuk ordurako espetxean hilak bazeuden ere.

Lezeen erdian, kandela eta lore-xorta zuen mahaia paratu zuten eta pixkanaka arbaso haien ondorengoak edo gaur egun beraien etxeetan bizi direnak mahaira hurbiltzen joan ziren beraien kandelarekin, txalaparta jotzen zuten bitartean. Berako Abesbatzak Akelarre Gorbeian, Hegoak ebaki banizkio eta Haize Hegoa kantatu zuen eta dantzariek aurreskua dantzatu zuten eta ekitaldia akitzeko, Agur Jaunak kantatu zuten abesbatzak eta bertan bildutakoek.

Gustav Henningsen, asteburuan Iruñean eta Zugarramurdin omendu duten ikerlari daniarra ere bertan izan zen eta hunkituta segitu zuen ekitaldia. Gero, Zugarramurdiko sorginei buruz berrargitaratu duen liburua sinatzea eskatu zioten aunitzek.

Goizean, Sorginen Museoan egindako solasaldian, Iñaki Azurmendi antropologoarekin batera aritua zen, duela 400 urteko gertakarien inguruan azalpenak ematen. Zugarramurdiko sorgin ehizaren hasiera ekonomikoa izan zela aipatu zuten eta Urdazubiko Salbatoreki monastegiko Abadeak horretan zerikusia izan zuela salatu zuten. Fede-Autoak ondorio larriak ere izan zituela aipatu zuten, 1611n Bortziriak eta Baztango bizilagunen %30a sorgintzat akusatu baitzuten, baina eztabaida luzeen ondotik, 1614an akusatu guziak askatu zituzten Larunbatean gogoratu zituzten

 

Akusatuen izenak

Logroñoko Feder-Autoan sorgintzat akusatutako gure inguruko 31 lagunak hauexek izan ziren: Nabarkorenako Extefana (80 urte baino gehiago); Barrantxeko Maria Perez (46 urte); Teletxeako Juana (38 urte); Xuteiko Maria (22 urte); Barrantxeko Graziana (80 urte baino gehiago); Iriarteko Maria (40 urte); Iriarteko Extefana (36 urte); Miguel Goiburu (66 urte); Juanes Goiburu, (37 urte); Joanes Sansinea (20 urte); María Presona, (70 urte baino gehiago); Maria Arburua (70 urte); Bordakoetxea Maria Baztan (68 urte); Graziana Xarra (66 urte), Maria Etxute (54 urte); Barrantxeko Maria Ttikia (52 urte): Maria Etxeia (40 urte); Maria Etxeleku (40 urte); Extefana Petesanz (37 urte); Martin Bixkarre (80 urte baino gehiago); Etxegiko Juanes (68 urte); Sueldeiko Domingo (50 urte); Pedro Arburua (43 urte); Iangoneako Petri (36 urte): Bordakotxeako Juan (34 urte); Odiako Joanes (60 urte); Oieregiko Maria Zozaia (80 urte); Lanberteako Juanes (27 urte); Mari Juanto (60 urte); Beltrana Fargua (40 urte) eta Etxalarko Juanes Iribarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun