Ez dakigu hilerria haunditzearena berri ona ote den... Baina eskola haunditzea segur gaude gauza ona dela. Herria aitzinera doaielako seinale ona da.
Zugarramurdiko eskolan gela berri bat ireki behar izan dute, haurren kopuruaren beharrez. Orain arte psikomotrizitate gela zena ikasgela bihurtu dute, eta psikomotrizitate gela, berriz, patio estalirat eraman da. Patioko zati bat etsi dute horretarako, eta hura gurasoek pintatu eta txukundu ondotik, ederki gelditu da.