Izigarri ongi gan zen urriaren 3an egin zen eskola ttikien eguna eta 235 lagunek parte hartu zuen. Goizean pasaietan ibili ziren Zugarramurdiko eskoletatik Narkoneko-bordaraino, pottoka-bidetik, leizea gurutzatuz. Eta eguerditik aitzinera bestak Urdazubin segitu zuen, bazkaria eta musikarekin.