Guztira hamalau hilobi berri egin dira kanposantuan egin diren lanekin

Koro eta Margari 2010eko urriaren 14a

Kanposantuaren bi zatiak ageri dira argazkian: eginak dauden hilobiak eta saltzeko daudenak. Margari eta Koro

Erosi nahi duenak Herriko Etxera joan behar du

Kanposantuko lanak finitu berriak dira: bigarren iturri bat eman da dagoeneko, barneko aldean eta kanpoko aldean farola bana ere paratu dira, eta horrez gain, hamalau hilobi berri ere eraiki dira. Hilobi hauek salgai eman dira eta interesatuta daudenek Herriko Etxean galdetu beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun