Uztaila eta abuztuan bakantzak hartu ondotik, irailaren 26an hasi zituzten berriz ibilaldiak Atxuria Mendi Taldekoek. Bera-Hendaia egin zuten egun horretan, eta hauek izanen dira ondoko hilabetetakoak: Zortzi milak urrian, Harpetako Saindua azaroan eta Aiako harriak abenduan.