Sorginkeriarekin lotutako filmak ikusgai

Margari eta Koro 2010eko irailaren 29a

1610-2010eko ekitaldiak direla-eta, zine-zikloa eskainiko zaigu udazken huntan. Sorginkeriarekin lotutako bortz pelikula hauek Sorginen Museoko aretoan ikusteko aukera izanen dugu heldu diren larunbatetan:

Lehendabiziko filma, Häxan izenekoa, larunbatean, urriak 2, emitituko da.

Hurrengoa, urria­ren 9an izanen da, Dies Irae deitua.

Urriaren 16an El Crisol filma eskainiko da; urriaren 23an Akelarre pelikula izanen da ikusgai, eta urriaren 30ean Nicky, aprendiz de bruja. Azken hau haurrendako da eta 17:00etan hasiko da.

Aipatu bezala, larunbatez izanen dira, 19:00­etan, eta dohainik. Informazio gehiago web orri honetan eskura daiteke: www.turismozugarramurdi.com.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun