Pilotaren Unibertsoaren laugarren edizioak eman du aurtengoa

Ttipi-Ttapa 2010eko irailaren 16a

Irailaren 4an egin zen patata tortilla txapelketan Itziar Galarregi izan zen garaile –erdian–. Uzitako argazkia

Patata tortilla txapelketan Itziar Galarregi nagusitu da

Abuztuaren 21ean hasita, hiru egunetan Pilotaren Unibertsoa jaial­dia egin da aurten ere. Bertizko Partzuergo Turistikoak eta Udalak antolatuta egin den laugarren edizioa izan da aurtengoa eta azken saioa, hain zuzen, joan den igandean, irailak 12, egitekoa zen. Artisau azokaz gain, zesta punta, paxaka eta paletan ere ari­tzekoak ziren eta ondotik, paellada ere egitekoa zen.

Aitzinekoan, berriz, irailaren 4an, pilotaz gain, hirugarren patata tortilla txapelketa egin zen, eta hiru sari banatu ziren. Itziar Galarregi izan zen txapelduna, eta sari gisa zartagi haundi bat, mantarra, sukaldeko oihala, hiru litro olio eta sukaldeko tresnekin osatutako poltsa bat jaso zituen.

Sailkapenean biga­rrena Lucia Blanco gelditu zen eta honek zargati ertaina, sukaldeko oihala eta bi litro olio hartu zituen. Hirugarrena, berriz, Angel Arozarena izan zen. Eta postu horren truke, zartagi ttiki bat, sukaldeko oihala eta litro bat olio eskuratu zituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun