Ikaburuko leizeak ireki zirenetik 20 urtera, LED teknologian oinarritutako argiteri sistema berria paratu dute. Teknologia hau, gisa honetako monumentuetarako argiteri ekologiko eta egokiena dela diote: ez omen du leizearen habitat naturala hondatzen duten goroldio eta likenak ugaritzea uzten, leizearen berezko espeziea den Abasola Sarea armiarma txuri eta itsua, Munduan bere ezaugarriak dituen bakarra, babesten du eta energia kontsumoan aurrezpen haundia eraginen omen du.
Gainera, gaur egun, leizeen interpretaziorako gune berria egokitzen ari da sarreran, heldu den neguan inauguratzea aurreikusia dagoena, bisitariei leizeen informazio historikoa eta xehea emateko.