Errotaren Eguna arrakastatsua

TTIPI-TTAPA 2010eko abuztuaren 31

Ondikol

Burdinaren Eguna ospatu zen abuztuaren 7an hirugarren urtez. Historiak dioenez, duela bi mende arte, Bizkaitik zetorren minerala portuz portu Zibururaino, eta handik, Urdazuri errekan goiti eramaten zuten Azkaineraino eta, azkenik, gurdietan Urdazubiko San Esteban baseliza ingururaino. Handik, Salbatore monastegiak zituen oletan banatzen zen, burdina lantzeko. 1641.urtean 200 langile omen zituzten ola hauetan, kontuan hartuz Somorrostroko 10.000 kintal burdin jasotzen zituztela. Duela hiru urte berreskuratu zuten Urdazubiko Udalak eta Bertiz Partzuergo Turistikoak ekitaldia eta Donibaneko Itsas Begia elkarteak egin zuen portuz portuko bidaia Bilbotik. Aurtengoan ez da itsas bidaia­rik egin, baina Boniren idiek minerala garraiatu zuten Salbatore monastegi ingu­ruraino, Javier Larralde txistulariaren eta Juan Miguel Iriarte atabalariaren laguntzaz eta mojek urrearen truke erosi zuten, materialaren kalitatea ongi aztertu ondotik. Joan den urtean baino jende gehixeago bildu zen eta giro ederrean igaro zen dena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun