Abuztuaren 21eko gauean, leizeetan paratutako pantaila erraldoi batean, Akelarre pelikula eskaini zen. Gau hori seguraski uda huntan izan dugun eder eta epelena izan zen, eta etorritako 150 inguru ikuslek ederki gozatu zuten, bai pelikularekin, eta bai leizea gauez nolakoa den ezagututa ere.
Berezitasun bat ere bazuen: film hau bera toki berean eman baitzen orain duela 27 urte, 1983.urtean, leizeetan antolatu zen lehenbiziko gaupasan.