1609. urtean Iparraldeko hainbat herritan sorginkeria zela-eta, ehunka lagun hil zituzten. Hain zuzen, jende haren omenez, eta historia hura gogoratzeko, Iparraldean antzezlan bat prestatu zuten, Iduzki lore izenekoa. Eta azken boladan, alde hartako zenbait herritan antzeztuz dabiltza.
Gure herrian gertatutakoa han gertatu zenaren ondorioa izan zen. Hori dela-eta, Akelarre Elkarteak antolaturik, larunbat honetan, irailak 4, 20:30ean antzezlan hori ikusteko aukera izanen dugu leizeetan. Sarrera zortzi eurokoa izanen da.