Dantxarineko saihesbidearen aferean arrazoia eman dio justiziak Urdazubiko Udalari

TTIPI TTAPA 2010eko abuztuaren 4a

Herriko Etxearen errekurtsoa onartu eta erabaki irmoa eman du

Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiak (TSJN) arrazoia eman dio Urdazubiko udalari Dantxarineko saihesbidearen eta herriko sarbidearen eraikuntzaren aferean. Erabakia irmoa da eta ez du errekurtsoa jartzeko aukerarik ematen.

Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiak (TSJN) arrazoia eman dio Urdazubiko udalari Dantxarineko saihesbidearen eta herriko sarbidearen eraikuntzaren aferean. Erabakia irmoa da eta ez du errekurtsoa jartzeko aukerarik ematen.

Gogoratu behar da saihesbideko lanen adjudikazioa zuzenean eman zelakoan eta ez lehiaketa bidez, Urdazubiko bi bizilagunek apelazioa aurkeztu zutela. Lehen apelazioa ez zen onartu baina berriz ere bi bizilagunek errekurtsoa aurkeztu eta arrazoia eman zien epaitegiak, kontratazio prozeduran akatsak zeudelakoan. Santiago Villares Urdazubiko alkateak ez zuen ulertzen gertatutakoa, “adjudikaziora hiru enpresa aurkeztu zirela ziote paperak bagenituen, baina horietako bik ez zuten azkenean parte hartu. Horregatik hirugarrenari eman genion proiektua”. Horregatik, Udalak errekurtsoa aurkeztu zuen dokumentazio guziarekin eta oraingoan arrazoia eman dio Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiak.

Santiago Vilarresek dioenez, “erabaki honek herritarren interes orokorra bi bizilagun horien gainetik jartzen du. Saihesbidea beraien aparkalekuaren ondotik pasatzea nahi zuten, herri guziari mesede egiten dion tokitik pasatu beharrean”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun