Guraso Elkarteak antolaturik, giro pulitean gan dira udalekuak. Ez da eskolara gatea bezala, baina egia erran, hainbat gauza ikasi dituzte, joko eta modu dibertigarrian: masajeak hartu eta ematen aritu dira; atorrak tintatzen eta txotxongiloak egiten ikasi dute; dantza eta kantu berriak asmatu dituzte; herri-kiroletan aritu dira; bero haundia egin zuen egun batean Urdazubiko errekan frexkatzen eman zuten goiza; zirko eta malabaretan aritu dira, sukaldatzen ere bai... Horrelaxe pasatu dituzte ekainaren 29tik uztailaren 16ra bitarteko goizak.