Akelarrea Erriberrira

Margari eta Koro 2010eko uztailaren 22a

Akelarreko Antzerki Taldeak bertze irteera bat dauka hilabete hunen hondarrerako: Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdian parte hartuko du. Festibal hau uztailaren bigarren ha­ma­bor­tzaldian egiten da, eta Zugarramurdiko taldea uztailaren 25ean ariko da, hau da, igande honetan.
Usaiako antzezlana emateko, 14-15 lagun aritzen dira, baina aldi huntan, bi antzezlan ba­te­ra eginen dituzte –Sorginaren Eguneko biak–, eta denetara 24 lagun ganen dira, aktoreak, txalapartariak, eta teknikariak barne.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun