Aitzineko urteetan bezala, aurten ere Pilotaren Unibertsoa jaialdia eginen da uda honetan, Bertizko Partzuergoak eta Udalak elkarlanean prestatua. Laugarren edizioa izanen da aurtengoa, eta pilotari buruzko hainbat ekimen ikusteko aukera izanen da hiru egunez: abuztuaren 21ean eta irailaren 4an eta 12an.
Paxaka, pala eta zesta-puntaren inguruan izanen dira jardunaldiak. Abuztuaren 21ean eta irailaren 4an, 19:30ean hasiko dira ekitaldiak, eta irailaren 12an, 11:30ean izanen da partida. Pilotaz gain, musika doinuak eta dastaketak ere izanen dira: abuztuaren 21ean, erraterako, xingarra, txistorra eta gasnak izanen dira jateko; irailaren 4an patata tortilla lehiaketa eginen da eta azkenekoan paellada.