Aurten hirugarren aldiz, Burdinaren Eguna eginen da abuztuaren 7an

TTIPI-TTAPA 2010eko uztailaren 22a

urdina idiek garraiatuko duten gurdian ailegatuko da monasteriora, eta han mojek hartuko dute burdina. Artxiboko argazkia

Antzerkia, artisau azoka, hitzaldia, zikiro jatea... izanen dira

Garai batean herrian budina lantzen zela oroituz, Burdinaren Eguna eginen da aurten ere abuztuan. Udalak eta Bertizko Turismo Par­tzuergoak antolatuta eginen da, abuz­tuaren 7an. Aurtengoa hiruga­rren edizioa izanen da eta goizean hasi­ta, haur zein helduen­tza­ko ekitaldiak izanen dira.
10:00etatik aitzinera artisau azoka eginen da eta 11:00 aldera hau­rrendako antzerkia. Eta ordubete beranduago, 12:00­etan, burdina monasteriora ailegatuko da, zubitik plazarainoko bidea egin ondotik. Goiz osoan musika doinuak ere adituko dira.
Aurten Done Jakueren urtea dela-eta, 13:00­­­etan hasiko den hitzaldia horri buruzkoa izanen da. Ramon Corpas Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilariak eskainiko du. 14:00etan, azkenik, zikiro jatea eginen da. Eta honat joateko txartelak herriko ostatuetan eskura daitezke.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun