Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko kontseilari eta Nilsako presidente Amelia Salanuevak eta Frantziako Euskal Herri Hegoaldeko Elkargoko burua den Michel Hiriartek Ainhoako ur araztegia hobetzeko hitzarmen bat sinatu zuten ekainaren 2an Urruñan. Araztegi horretan Dantxarineako bentetako hondakin urak arazten dituzte.
Obrak udazkenean hasi eta 17 hilabetez eginen dira, 2011 bukaerara arte iraunen dute, beraz. Aurrekontua 1,3 milioi eurokoa da baina lankidetza programa bat denez, Europar Batasunak 845.000 euro paratuko ditu. Gainerakoa, 455.000 euro, Nafarroako Gobernuak eta estatu frantziarreko adminstrazioek finantzatuko dute.