Fernando Etxegarai nagusi Urdazubiko krosean

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 25a

Korrikalariak garai bateko kontrabandisten zakuarekin. Utzitako argazkiak

43 korrikalarik parte hartu zuten, horietatik bi emakumeak

Fernando Etxegarai beratarrak irabazi zuen maiatzaren 15ean, Urdazubiko Salbatore besten barne jokatu zen Kontrabandisten Lasterketan. 41 minutu inguruko denbora behar izan zuen 10,3 kilometro eta 500 metroko desnibela duen ibilbidea osatzeko. Joseba Plaza markinarra (Bizkaia) izan zen bigarrena, eta podiuma Patxi Irazoki igantziarrak osatu zuen.
Guztira 43 korrikalarik parte hartu zuten Urdazubiko lasterketan, eta horietatik bi baino ez ziren izan emakumezkoak: lehena helmugaratu zena Ana Liron de Robles izan zen eta bigarrena Paula Charron.
43 korrikalarien artean, eskualdeko hainbatek parte hartu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun