Urdazubiko Salbatore bestak maiatzaren 12tik 16ra ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 13a

Larunbatean eginen da kontrabandisten lasterketa

Iruritan bezalaxe, Urdazubin ere Salbatore bestak ospatuko dituzte. Maiatzaren 12an, asteazkenean, 20:00etan botako dute txupinazoa eta 21:30ean plazan afaria izanen dute Modestok alaiturik.

 

Maiatzaren 13an, ortzegunean, 11:00etan Meza Nagusia ospatuko da eta eguerdian aperitifa izanen da txistulari eta dantzariekin. Arratsaldez, 16:00etan haurren jokoak izanen dira eta 18:00etan txokolatada. 21:30eko paella jatearen ondotik dantzaldia izanen da Kiki Bordatxorekin.

Maiatzaren 14an, ortziral eguerdian, Gorriti bere animaliekin etorriko da. 14:00etan Ugarana elkarteko bazkaria eginen da Koxkan. 16:00etan haurren jokoak izanen dira. 16:30ean bertso-triki-poteoa eginen da herriko karriketan barna. 20:00etan sagardotegi mugikorra eginen da. 23:00etan Rock kontzertuak izanen dira AIZKOR ERAUNTSIA eta ZOLDA taldeen eskutik. 01:00etan dantzaldia izanen da GABEZIN taldearekin nekatu arte!.

Maiatzaren 15ean, larunbat goizeko 10:00etan Kontrabandisten lasterketa eginen da. Izen-emateak: Goizeko 9etatik 10etara eginen dira 10 euroren truke. Ibilbidea: Etxeberriko zubitik irteera, Iribere auzoari itzulia eman eta Elixondoko bordara, handik Azkar mendirat, gero Mitxelenbordan barna Axularrerat jautsi eta berriz Iribere auzoari itzulia emanez helmugarat. Denetara 10 kilometro eta 300 metro. Bi sailkapen izanen dira, neskak eta mutikoak. Sariak berdinak izanen dira.

1 saria: 100€ + kopa eta txapela 

2 saria: 50€ + kopa

3 saria: 30€ + kopa.

Parte hartzen duten guztiek segurua, luntxa eta sari txiki bat izanen dute.

14:30ean zikiroa izanen da txarangak alaiturik eta gero herriko karriketan barna animazioa. 16:00etan Haurrendako jokoak. 20:00etan Kapelu jaurtiketa.

21:00etan indar berritzeko zingar jatea izanen da eta giro onari eusteko mariatxiekin dantzaldia. Gauerdian hasita, dantzaldia izanen da TXIMELETA taldearekin.

 

Igandean, maiatzaren 16an, 16:00etan yinkana izanen da. 17:30ean herri kirolak, sokatira… 19:30ean boletoen zozketa eginen da. 20:00 Pintxoak izanen dira denentzat, bestak akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun