Eliza kanpotik eta barrutik berritzea milioi erdi azpitik gostako da

Margari eta Koro 2010ko api. 13a, 13:55
Lanak egiteko andamioak paratuak ditu Elizak. Margari eta Koro

Kanpotik egin beharreko lanak egiten hasi dira

DIRU BILKETA
Elizako lanek sortuko duten gastuari aurre egiteko kontu zenbakia zabaldu da.

Zaharberritze lanak egiten hasi dira Elizan. Teilatua, dorrea eta kanpoko paretak eginen dira, eta argazkian ageri den bezala, andamioak jarriak dira. Honen guztiaren aurrekontua 221.697, 54 eurokoa da, eta apezak erakutsi dituen kontuen araberan, Elizak gaur egun 150.628,27 euro ditu lan horiek egiteko.  Beraz,  falta den dirura ailegatzeko, kontu zenbaki bat ireki da herritarrek dirulaguntza eman dezaten. Hauxe da kontua: 2054 0006 11 9156806500.
Barrukaldean ere bai
Kanpokoak egin ondotik, bertze berriketa batzuk ere egin nahi dira, hauek Elizaren barneko aldean: paretak pintatu, argiteria aldatu, eta presbiterioa bere aldareakin konpondu. Lan hauen aurrekontua 300.000 euro ingurukoa da.
Aipatzekoa da, laguntza haundia izan dela Elizak Udalari  ola saltzea, hortik 100.000 euro sartu baitira. Bertze 200.000 euro ere izatea espero da,  Elizaren gibeleko aldeko lurrak saltzea lortzen bada.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun