Kontzertu erraldoia izanen da ortziral arratsean Dantxarineako La Nuba dantzalekuan

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 31

Amaren Alabak Dantxarineako La Nuban izanen dira ortziralean. TTIPI TTAPA

Emanaldian, Amaren Alabak, Jan Mixel Bereau, Nahixan, Hot Pants, Xabi San Sebastian, Otsoak eta Damba taldea ariko dira.

Ortziral honetan, apirilaren 2an, kontzertu erraldoia izanen da Dantxarineako La Nuba diskotekan, Key Event-ek antolatutik, La Nubaren laguntzarekin. 21:00etan inguruko herrietako besta batzorde bakoitzetik 3 antolatzaile gomitatuta “lunch” bat izanen dute eta publikoki sarrera gauerdian irekiko da, 5 euroren truke. Emanaldian, Amaren Alabak, Jan Mixel Bereau, Nahixan, Hot Pants, Xabi San Sebastian, Otsoak eta Damba taldea ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun