Martxoaren 7an jokatu zen Espainiako Kros Country txapelketako hirugarren eta hondarreko proba Huelvan (Espainia), eta Julen Uharte urdazubiarra nagusitu zen senior B kategorian. Lesakako Xabi Etxegarai, berriz, hirugarren izan zen maila berean. Sailkapen nagusian ere urdazubiarra izan da txapelduna, eta lesakarra laugarren gelditu da. Bi gidariak kontent gelditu dira egindako lanarekin.