Logroño hiriak halako «ospe beltza» du gure herriaren historian, duela 400 urte han zigortu eta erre baitzituzten hainbat herritar. Orduan gertatutakoari nolapaiteko erremedioa paratu nahian, bi herrien arteko ekitaldiak antolatu dira. Horietako lehenbizikoa Logroñon eginen da, martxoaren 9an, eta Udalak autobusa antolatu du nahi duena harat gateko. Bidaia urririk da, eta izena museoan edo leizean eman behar da, martxoaren 4a baino lehen.