2011ko urtarrilaren 2ra arte berriz irekia izanen da Urdazubiko klaustroan Euskal pinturaren 50 urte arte erakusketa. Gaur egungo euskal margolari garrantzitsuenen 300 artelan baino gehiago daude ikusgai. Asteazkenetik ortziralera 14:00etatik 18:30era egoten da irekia; larunbatetan, igandetan, besta egunetan eta oporretan 11:00etatik 19:00etara.