Osailaren 20tik 2011ko urtarrilaren 2ra arte berriz ere irekia izanen da Urdazubiko klaustroan “Euskal pinturaren 50 urte” arte erakusketa. Gaur egungo euskal margolari garrantzitsuenen 300 artelan baino gehiago erakusten dira.
Erakusketaren nortasuna aldi baterakoa izan arren, artista bakoitzaren lanak proposamen berrien aldaerara berritzen baitira, helburua erakusketa iraunkorra izatea da, artelanak baitira aldatzen direnak eta ez artistak.
Margolariei dagokienez, XX. mende erditik gure egunetara Euskal Pinturaren hamar artista nabarmenenak hautatu dira. Horrela, Jose Luis Zumetaren ondoan Christine Etchevers, Gonzalo Etxebarria, Patxi Aranoa, Pier, Jose Mari Apezetxea, Roger Bravard, Aitor Mendizabal, Irkus Robles eta Michel Hacalaren lanak aukituko dira. Artista hauen ondoan, bi hilabetez, Hasparren sortutako margolari gazte baten lanak ere ikusgai izanen dira, Benoît Camyrenak hain zuzen.
Eskultoreen artean Aitor Mendizabal, Tista, Tomas Fischer, François Marty eta Eduardo Iturralderen lanak aurki ditzazkegu.
Urdazubiko monastegi zaharrean, Dantxarinea auzotik 2 minutura ikusgai izanen dira artelanhauek. Klaustroa irekia izanen da asteazkenetik ortziralera 14:00etatik 18:30era; larunbatetan, igandetan, besta egunetan eta oporretan 11:00etatik 19:00etara. Sarrera 2 euro ordaindu beharko dute eta haurrek doan izanen dute sartzea.