Inauterietako besta eta Kominiatzeak aurten Urdazubin

Margari eta Koro 2010ko ots. 18a, 08:38

Margari eta Koro

Gure bi herri ttiki hauek hainbat gauzetarako elkartzen dira. Betitik udaletxeko idazkaria bera izan dugu, eta medikua ere bai. Don Justino hil zenetik, apeza ere bera dugu. Elizako kantariak ere elkarrekin aritzen dira... Eta badira 30 urte eskolak ere elkartu zirela. Hori dela-eta, ekitaldiren batzuk urtez-urte herri saindan egiten dira. Aurten Urdazubin eginen dira bai Kominiatzeak (Jaunar­tzeak) eta bai eskoletako inauteri-besta ere. Argazkia gan den urtean inauterietan egindako bestakoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun