Aurten lehenbiziko aldiz Urdazubiko inauterietan karpa paratuko dute gazteek plazan

TTIPI TTAPA 2010eko otsailaren 11

TTIPI TTAPA

Otsailaren 12ko haurren desfilearekin hasiko dira

Bertze herri aunitzetan bezala, Urdazubin ere laster ailegatuko da mozorro besta. Inauterietako egun ofizialekin bat eginez, otsaileko bigarren asteburuan hasiko dira.
Dena den, otsailaren 12a, ortzirala, haurrentzako egun haundia izanen da. Mozorroak jauntzi eta trikitilari eta panderojoleen laguntzarekin kalejira eginen da. Kalejira hau eskolak antolatzen du, eta beraz, Zugarramurdiko neska-mutikoekin batera ibiltzen dira urdazubiarrak.

Gazteak igandetik aitzinera
Larunbata atsedenerako eguna izan ondotik, gazteek igandean, otsailak 14, hasiko dituzte inauteriak, eta astelehenean eta asteartean emanen diete segida.
Igandean Dantxarinean barna ibiliko dira etxez-etxe, Modesto akordeoilariarekin. Astelehen eta asteartean, berriz, otsailak 15 eta 16, 10:00etarako egin dute hitzordua gazteek eta herriko gainerako au­zoe­tan ibiliko dira eskean.

Karpa plazan
Aipatzeako da, aurten berrikuntza bat izanen dutela inauteriek. Izan ere, gazteek plazan karpa bat paratuko dute ostatu batekin eta inauterietako egun guztietan hor egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun