Arrakasta haundiko Kantu Zaharren Eguna

ttipi-ttapa 2009ko abenduaren 15a


Kantu giro ederrean pasatu zuten Lugarana jatetxean bildu ziren 320 lagunek Kantu Zaharren Eguna. Angel Mariezkurrena eratsundarraren ekimenez, seigarren aldiz egin zen, eta ohi bezala, eskualdetik nahiz kanpotik hurbildu zen jendea. Ahots ezagunen artean, Patxi Sainzen saioa arrakastatsua izan zen, eta Mahai inguruko kantuak diskoaren egileek ere abestu zuten, Kiko eta Karmele Gartxitorena eta Jesus Urrutia ondoan zituztela. Antolatzaileek omenaldia eskaini nahi izan zioten Mikel Laboari. Hala, kantari zenaren arreba Karmele eta Begoñari eta iloba Karmeleri lore-sortak eman zizkieten, eta hauek Laboaren idatzi bat gogoratu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun