Urdazubiko eta Zugarramurdiko gurasoen aspaldiko nahia da eskolan jantokia eraikitzea. Baina badirudi arazoak daudela, urtebete baino gehiago baitaramate gaiarekin bueltaka eta oraindik ez dute lortu. Arazo honi aterabidea emateko, bi herrietako alkateak bilkura egitekoa zuten joan den astean Alberto Catalan Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Kontseilariarekin.