Obra berriak Joxeneatik Lapitxurira

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 16a

Hilabetetako lanen ondotik, N-121Bko zerharbideko lanak akitu direla erran­ daiteke. Errepidea bera egina dago, eta lerro hauek idazterakoan, espaloiak egin eta lorategiak txukuntzen ari ziren langileak. Gainerakoan, sei biribilgune egin dira 2.020.000 euroko au­rrekontua eduki duten lan hauekin.

Baina obra hauek akitzearekin batera, bertze batzuk hasiko dira. Joxe­neatik Lapitxurira doan zatia berrituko da. Udalak lan horiek egiteko deialdia egin zuen bere garaian, eta epea pasatuta, Afisa enpresari esleitu dizkio obrak. 110.000 euroko aurrekontua izanen dute eta 15 eguneko epea izanen dute. Beraz, azaro bukaerarako eginak egon beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun